XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gure olako auspoa eta mailua, ordea, Matusalenen garaietatik geldi daude eta...! - Zuek biok, Jexus eta Antton, arituak zarete muntaketa zailagoetan eta ardura zaitezkete, noski, hortaz ere.
- Proba egingo dugu, behintzat - bi lagunek prest.
Bihar goizean bertan ekingo diogu eta ea martxan jartzeko gauza garen...
- Pronto dago, beraz, dena...- norbaitek.
- Dena, ez - guztia ederki pentsatua zuela adieraziz On Mikelek.
- Auspoa eta mailua lanean jarri ahal izateko, gurpilak jira erazi behar derrigor, eta errekatxoak ur gutxitxo dakar oraindik.
- Dena dela, laster datoz uraldiak eta ur korronte biziagoa izango dugu.
- Gerora asmatuko diogu horri ere luzaroragoko soluzioa.
- Bai, horixe!- Joxek, gogo biziz.
- Bitartean, mea garraiatzen eta ola bera prestatzen badugu aski lan, jaunak.